Ibarlur, baratzetik platerera

Ibarlur, Ibarrako Piparra

Ibarrako Piperra S.Coop. 1996an sortutako kooperatiba da


Ibarrako Piperra S.Coop. 1996an sortutako eta Ibarra herriaren kanpoaldean dagoen kooperatiba da.

Ibarrako 5 pipar ekoizleek osatua da; horiek hornitzen dute kooperatiba lehengai horretaz, eta aukeraketa bat egin ondoren, hainbat formatutan ontziratu eta Ibarlur 1997az geroztik Eusko Jaurlaritzaren "Eusko Label Kalitatea" kalitate-berme ezagunaren barruan dagoen markaz merkaturatzen da.


Baratzezainek kontu handiz eta hazi ahala biltzen dituzte piparrak, guztiak berdintsuak, finak eta leunak izan daitezen.

Hautaketa egindakoan, kristalezko ontzietan sartzen dituzte piparrak, garraztasun eta gatz gutxiko ardo-ozpinetan; salda horrek ahoarentzako berezia den leuntasuna ematen dio produktuari eta zapore aparta.

Beste erronka bati aurre eginez, gaur egun, IBARLUR izenarekin pipar ekologikoak ekoizten ditugu. Elkarlaneko proiektu bat izanik, gure esperientzia nekazari ekologikoekin batuta BARLUR BIO merkaturatu dugu, ENEEK-ek (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) ziurtatuta.

Gaur egun Ibarlur marka kalitateko establezimenduetan eta delicatessen dendetan saltzen da.

Zure ahosabairako
aukera zabalena

Ibarrako Pipar ekologikoak

Gure esperientzia nekazari ekologikoekin batuta "Ibarlur Bio" piparrak eskaintzeko

play-ibarlur

Jar zaitez harremanetan

Galdera edo zalantzarik baduzu, zalantzarik ez izan eta jar zaitez harremanetan gurekin.

EU